EAJk tasen eta zergen udal proposamenaren kontra bozkatuko du
Udal gobernuari adierazi diote alde batean utz dezala "dirua biltzeko grina", eta tasak, zergak eta prezio publikoak KPIaren bidetik eguneratzearen aldeko apustua egin dezala.
Irungo EAJk tasak, zergak eta prezio publikoak KPIaren bidetik eguneratzearen aldeko apustua egingo duela adierazi du. Talde jeltzaleak bizitza soldaten gainetik garestitzea eta udal bilketa orokorraren igoera gertatu dira, eta beraz, Irungo familiek haien gaineko presio fiskal gehigarria kontutan hartu dute. Hartara, biharko osoko bilkuran udal gobernuaren proposamenaren kontra bozkatuko dute.
Irundarren “benetako egoera sozioekonomikoari” erantzun ahal izatea lehenetsi nahi dute, herritarrek haien egunerokotasunarekin jarraitu ahal izateko “presio eta gehiegizko eskakizun ekonomiko” gehiagorik gabe. Proposamen hau biharko udalbatzara eramango dutela aurreratu dute, herritarrei “babes sozial handiagoa” emateko. Dena den, salatu dute oraindik ez dutela udal gobernuaren erantzunik jaso eta ez dutela akordio batera iristeko prestasunik ikusi deitoratu dute.
EAJren arabera, irundarrek “inoiz baino gehiago” behar dute hurbileko merkataritzari, ostalaritzari eta bertako enpresa sareari lagunduko dion udal zerga bilketarako politika bat. Halaber, testuinguru sozioekonomikora egokitutako udal zerga bilketa politika izatea nahi dute.
Bide publikoan dauden mahaiak eta aulkiak jartzeagatik prezio publikoa izoztea proposatuko dute jeltzaleek ere. Izan ere, 2024an ostalaritzan igoera handia izan zen prezio publikoarena. Era berean, Bizigune programari dagokion Ogasun Higiezinen Zergen hobariekin ados daudela adierazi dute.
Ibilgailu klasiko gisa sailkatuko diren ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zergan %50eko hobariak duen eraginari buruzko azterlana osatzea proposatu dute ere.
Irungo Udal gobernuari eskatu diote alde batera uztea “dirua biltzeko grina” eta egindako kontuak errepasatzeko eskaera egin diote. “Aprobetxa dezatela udalaren egoera ekonomiko ona Irungo herritarren ongizateari laguntzeko” bukatu dute.