Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Matrikulazioak gora, udal kontserbatorio eta musika eskolan

2024 eta 2025 ikasturtearen aurkezpena egin dute gaur eta 546 lagun daude matrikulatuta Musika eta Dantza Eskolan, eta 82 Udal Kontserbatorioan.

Alaine Aranburu Etxegoien
Irun
2024/10/22

Ikasturte berrian bete-betean sartuta dabiltza Irungo Udal Kontserbatorio eta Musika Eskolan eta bertan jaso daitezkeen eskolen gaineko aurkezpena egiteko probestu dute gaurko eguna Jon Ugarte Hezkuntza ordezkariak eta Amaya Lizeaga eskolako zuzendariak.

Aurtengo ikasturteari begira dagoeneko matrikulazioak gora egin duela nabarmendu dute biek. Hala, Musika eta Dantza Eskolan 546 ikasle daude eta Kontserbatorioan 82 ikasle. Horietatik 124 ikasle abesbatzetan daude, hiru orkestratan, bi bandatan eta musika talde ezberdinetan bereizita.

Musika instrumenturen bat ikasten hasi edota berriro ikasteari ekin nahi dionei begira ere jarri dira eta honako instrumentu hauek ikas daitezkeela gogoratu dute: pianoa, akordeoia, gitarra klasikoa eta elektrikoa, biolina, biola, biolontxeloa, kontrabaxua, flauta, klarinetea, saxofoia, oboea, fagota, txistua, tronpeta, tronboia, tuba, perkusioa eta bateria.

Azkenik, eskolaren kanpoan eskainiko dituzten emanaldien egutegia partekatu dute:

  • Hilak 17, 18 eta 19: dantza barroko ikastaroa, Ludovica Mocaren eskutik.
  • Hilak 25: ipuin musikatua, 4 eta 7 urte bitarteko ikasleentzat.
  • Hilak 25: harizko musika-tresnen entzunaldia (entzunaretoan).
  • Hilak 26: Irrisarrira irteera eskolako ikasleekin eta kontzertua 16:30etan.
  • Azaroak 2: errepertorioko entzunaldia (entzunaretoan).
  • Azaroak 15: zurezko haize-instrumentuen entzunaldia (zentroan).
  • Azaroak 15: masterclassak eta kontzertua Jessica Reis akordeoilariaren eskutik.
  • Azaroak 15 eta 16: trukea Santanderreko orkestra eta kontserbatorioarekin.
  • Azaroak 21: Santa Zezilia eguneko kontzertua (entzunaretoan).
  • Azaroak 25, 26 eta 27: errepertorioko entzunaldiak (entzunaretoan).
  • Azaroak 29: piano-entzunaldia (entzunaretoan).
  • Azaroak 29: akordeoi-entzunaldia (entzunaretoan).
  • Abenduak 4: Eguberrietako argiak piztea.
  • Abenduak 4: entzunaldia Oiasso museoan.
  • Abenduak 12: kontzertua Amaia KZn Atzokoak abesbatzarekin.
  • Abenduak 16: harizko musika-tresnen entzunaldia (entzunaretoan).
  • Abenduak 19: kontzertua Amaia KZn eskolako abesbatzekin eta akordeoi-
    orkestrarekin.
  • Abenduak 20: pop-rock tailerraren entzunaldia (entzunaretoan).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.