'Historia + zientzia' zikloa antolatu dute Oiasso museoan
'Emakumeak: sexua eta ugalketa. Kontatu gabeko istorioa' izango da bigarren edizioaren ardatza. Bihar (hilak 18) izango da lehen ekitaldia.
Irungo Oiasso Museoak eta Biogipuzkoa Osasun Ikerketa Institutuak abian jarri dute ‘Historia Zientzia’ urteko zikloaren bigarren edizioa. Antolatzaileek esan dutenez zikloaren helburua osasun ikerketak eta ezagutza zientifikoak historian zehar gizartearen aurrerabidean izan duten eta izaten jarraitzen duten eragina zabaltzea da. Horretarako, elkarrizketa formatuan bi erakundek partekatzen eta osatzen dituzten gaiak jorratuko dituzte: zientzia, dibulgazioa, historia eta osasuna.
“Gizartearen eta pertsonen osasun egoera eta bizi kalitatea, besteak beste, osasun publikoaren, osasun arretaren edo hirigintzaren arloetan egindako aurkikuntza zientifikoek eta horietatik eratorritako jarduerek zehazten dute”.
Nuria Alzaga: Iilusioz beterik gaude ziklo honen bigarren edizioarekin. Zikloaren barruan lantzen diren gaiek, interes orokorrekoak izateaz gain, mugak gaindituko dituzte, ‘historia kontatu gabea’ jende gehiagori helaraziko baitiote. Horregatik, Irungo Udalak Oiasso Museoari eta Biogipuzkoari eskerrak eman besterik ezin dezake egin zikloa Irunen antolatzeagatik”.
Zikloaren bigarren edizioaren egitaraua, jarraian:
Hilak 18, ostirala
- 18:30. ‘Emakumeak, emaginak eta erditzea’ denboraldiko erakusketaren inaugurazioa. Doako sarrera.
Hilak 22, asteartea
- 19:00. ‘Antzinako Egipto: Antzinako Egiptoko kontatu gabeko historia’. Uxune Apalategi eta Elena Torregarairen arteko elkarrizketa. Moderatzailea: Sergio Cardoso.
Hilak 23, asteazkena
- 19:00. ‘Erroma: Erromatarren garaiko kontatu gabe historia’. Maria M. Caffarel eta Mertxe Urteagaren arteko elkarrizketa. Moderatzailea: Koldo Garcia.
Hilak 24, osteguna
- 19:00. ‘Erdi Aroa: Erdi Aroko kontatu gabeko historia’. Mikel Gorostidi eta Isabel Mellénen arteko elkarrizketa. Moderatzailea: Cristina Ubani.
Hilak 26, larunbata
- 11:00. Xantalen nekropoliko bisita gidatua.