Denboraleak Bizkaiko eta Gipuzkoako hondartzetan gauzatu dituen inpaktuak aztertu ditu Aztik
Hondarribiko hondartza kalteak izateko joera txikiagoa duten hondartzen multzoan kokatu du Aztiren ikerketak.
Denboraleen aurrean kostaldea modu eraginkorrean kudeatzeko gakoak aztertu ditu Azti zentro teknologikoak. Hiru urtez Bizkai eta Gipuzkoako hamahiru hondartza aztertu dituzte, Hondarribikoa tartean. Ikerketa egiteko Kostasystem teknologian oinarritu dira eta euskal kostaldeko 150 km-tako luzera estaltzen duen biometria sarea erabili dute datuak biltzeko.
Denboraleak gauzatu dituen inpaktuen jarraipena eginez, hondartzak hiru kategoriatan sailkatu dituzte: olatuek defentsa hesietan duten inpaktua eta gainditzeak nagusi izan diren hondartzak, olatuek defentsa-hesietan noizbehinka eragiten dituztenak eta olatuek defentsa-hesietan noizbehinka eraginik ez dutenak. Azken honetan kokatu dute Hondarribiko hondartza. Kategoria honetako hondartzek kalteak izateko joera txikiagoa eta, orokorrean, 7,5 metroko altuera eta 50 metrotik gorako hare lehorreko zabalera izaten dutela azaldu dute. Ezaugarri horiek bereziki, hau da, ezaugarri geomorfologikoek, kalteak murrizteko garrantzi handia dutela ondorioztatu dute ikerlanean.
Ondorioak Ocean and Coastal Management aldizkarian argitaratu dituzte. Ikerketa osoki irakurtzeko egin klik hurrengo estekan.