Administrazio euskaran trebatzeko ikastaroa hasi dute udal teknikariek
Administrazio hizkeran trebatu, ohiko hizkuntz akatsak zuzendu eta idatzi argiak eta ulergarriak sortzeko irizpideak jasoko dituzte.
Udaleko teknikariek hasi dute administrazio euskaran trebatzeko ikastaroa. Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea (UEMA) izango da ikastaro horiek ematearen arduradun. Guztira hamabi orduko ikastaroa egingo dute.
Hilaren 15ean (asteartea) egin zuten lehen saioa. Horietan administrazio hizkeran trebatu, ohiko hizkuntz akatsak zuzendu eta idatzi argiak eta ulergarriak sortzeko irizpideak jasoko dituzte. Garoa Lekuona da Euskara zinegotzia eta lehen saioan eskerrak eman zizkien ikastaroan parte hartuko duten langileei.