AB Soluzio Industrialak BATen bidelagun izango da
Atletismo elkarteak eskualdeko komunitatearekin lankidetza estutzen jarraitzen du. Pozik eta harro agertu dira Ibon Muñoz eta Alberto Benito.
Azken bi urteetan Bidasoa Atletiko Taldeak antolatzen zuen maratoi erdiaren babeslea izan da AB Soluzio Industrialak enpresa. Aurrerantzean elkartearen eta enpresaren arteko lankidetza estutu eta kirol elkartearen babesle sarean sartuko da enpresa irundarra.
Alberto Benito Meaza, AB Soluzio Industrialen arduraduna, harro azaldu da sinatu berri duten lankidetzarekin eta elkarteak emandako aukera eskertu du. Ibon Muñoz, BATeko gerentea ere pozik agertu da enpresa irundarraren eta elkartearen arteko elkarlana indartzen jarraitzeagatik. Biek ala biek esfortzuaren, superazioaren eta bikaintasunaren balioak elkarbanatzen dituztela adierazi dute eta elkarrekin klubaren arrakasta eta hazkundea sustatzen jarraitzea espero dute.