Mintzalaguna egitasmoak ikasturteari ekingo dio
Udal euskaltegian A2 mailatik gorako ikasgelan dauden ikasleei begirakoa da eta euskara ikasgelatik at praktikatzea du helburu. Hilaren 21etik aurrera ahalko da izena eman.
Gaur goizean aurkeztu dute Mintzalaguna egitasmoa Jon Ugarte, Hezkuntza Arloko ordezkariak eta Miren Tolosa, udal euskaltegiko zuzendariak. Beste behin, ikasgelatik kanpo euskara praktikatzeko euskara eskainiko dute, astean behineko elkartzeekin.
Euskaraz dakiten pertsonak eta euskara praktikatu nahi dutenak ordubetez aritzen dira euskaraz, bost edota sei laguneko taldeetan eta asmoa euskaraz aritzea da. Taldeak autonomoak dira eta taldekideak beraien kabuz antolatzen dira elkartzeko.
Programa hau A2 mailatik gorako klaseetan dauden ikasleei zuzendutakoa da eta izen emateak hilaren 21ean irekiko dituzte, hilaren 29ra arte. Horretarako, Irungo Udalaren webgunera joan behar da.