2024/10/16

Ametsa Abesbatza eta Kemen Dantza Taldea, Italiara

Cuneo Classica Festival jaialdira joango dira eta euskal folklorearen kontzertua eskainiko dute. Hilaren 19an izango da emanaldia.

Kognizio gainbeheraren prebentziorako ikastaroa eskainiko dute

Do re ni metodologian oinarritutako ikastaroa izango da. Haren nondik-norakoak gizarteratzeko hilaren 22an aurkezpen irekia egingo dute Kultur Etxean.

Nerabeei laguntzeko hiru tailer Haurartean programan

Haziera kontziente eta errespetuzkoa sustatzeko helburuarekin prestatu dituzte hiru saioak, tresna eta baliabideak erraztuz.

Lehena Europan

Bidasoak Europa Ligako lehen garaipena lortu zuen atzo Suedian Ystads taldea menderatu ondoren (23-29). Garaipen horrekin D multzoko lehen postuan kokatu dira irundarrak.

Bidasoa Atletiko Taldeak zentro berria du

Hilaren 25erako ate irekiak antolatu dituzte, 18:00etatik 19:00etara, bertako instalakuntzak eta profesionalak ezagutzeko.

Mintzalaguna egitasmoak ikasturteari ekingo dio

Udal euskaltegian A2 mailatik gorako ikasgelan dauden ikasleei begirakoa da eta euskara ikasgelatik at praktikatzea du helburu. Hilaren 21etik aurrera ahalko da izena eman.

Itsaslur elkartean bertso afaria egingo dute azaroaren 23an

Maddalen Arzallus, Amets Arzallus eta Julio Soto arituko dira bertsotan. Itsaslur elkarteko Rafak antolatuko duen azken saioa izango da.

Itsasgora handiengatik, prebentzio protokoloa aktibatuta

Bidasoa ibaiak gainezka egin dezakeelako aktibatu dute protokoloa, gaurtik hilaren 20ra bitartean.

Gehiago