Itsaslur elkartean bertso afaria egingo dute azaroaren 23an
Maddalen Arzallus, Amets Arzallus eta Julio Soto arituko dira bertsotan. Itsaslur elkarteko Rafak antolatuko duen azken saioa izango da.
Azaroaren 23an Itsaslur elkartean bertso afaria egingo dute. Maddalen Arzallus, Amets Arzallus eta Julio Soto arituko dira bertsotan. Gaiak jartzen, berriz, Karlos Aizpurua arituko da. Azken honek X sare sozialean jakinarazi duenez 15 urtez bertso afariak antolatzen aritu den Itsaslur elkarteko Rafak antolatuko duen azken saioa izango da.