Uhinak kongresua, hilaren 23tik 24ra
Bi egun horietan hainbat aditu elkartuko dira Ficoban eta klima aldaketaren erronkei nola aurre egin arituko dira hausnartzen.
Klima aldaketaren ondorioak arintzea, alor guztietatik esku hartuta egiten dela oinarri hartuta, aurten ere Uhinak 2024 egingo da. Bi egunez, 150 adituk klima aldaketak berekin dakartzan erronkei aurre egiteko soluzio praktiko eta zientifikoak eztabaidatuko dituzte Ficoban. Hilaren 23an eta 24an izango da kongresua.
Orotara, 150 pertsona inguruk hartuko dute parte, eta %20 baino gehiago Frantziatik gerturatuko dira. Zortzi hitzaldi antolatu dituzte eta 35 ahozko komunikazio eta 17 poster izango ditu aurtengo edizioak
Kopenhageko unibertsitateko Niels Bohr Institutuko katedradun Peter Ditlevenek hasiko du lehenbiziko jardunaldia, Atlantiko hegoaldeko iraultze zirkulazioaren kolapso arriskuari eta kolapso horrek Europako kliman eragingo lukeen goitik beherako aldaketari buruzko hitzaldi batekin.
Bigarren jardunaldiaren irekieran ere hitzaldi bat egongo da. Kasu honetan, Itsasoko Zientzien Institutuko zuzendariorde Marta Collek eskainiko du saioa, klima aldaketak itsasoko ekosistemetan dituen ondorioei buruz.
Xehetasun gehiagorako, jo kongresuaren orrialdera.