2024/10/15

Emakumeak kirolera bultzatzeko, Kirola par(t)ekatuz

Igande Sasoi egingo da hilaren 20an eta emakumeak kirola egitera bultzatzeko saio bereziak egingo dira Kolon pasealekuan. Hiriko hemezortzi talde izango dira parte hartzaileak.

Uhinak kongresua, hilaren 23tik 24ra

Bi egun horietan hainbat aditu elkartuko dira Ficoban eta klima aldaketaren erronkei nola aurre egin arituko dira hausnartzen.

Bizitegi bazterkerian dauden pertsonen zenbaketa egingo du udalak

Hilaren 23tik 24rako gauean egingo dute zenbaketa. Gau horretarako bolondresak eskatu ditu udalak. Izen ematea zabalik da.

Miren Izak Gaurko Musiken Espainiako Sari Nazionala jasoko du

Tulsa gisa ezaguna den abeslaria da eta Maria Velasco idazle eta antzezlearekin batera aurkezten ari den 'Amadora' lanagatik jasoko du saria.

Santomasetarako txosna eskaera egin daiteke jada

Guztira sei txosna jarriko dira aurten Urdanibia plazan. Eskaerak, hilaren 25a baino lehen egin beharko dira.

Hamar pabiloi berri ireki dituzte Araso industriagunean

Bidasoa Oarsoko Industrialdea enpresako lau enpresa instalatuko dira bertan. 5,6 euroko inbertsioa egin dute pabiloiak eraikitzeko.

Gernika Palestina herri ekimenak mobilizatzera deitu ditu herritarrak

Hondarribian Udaletxe parean egingo dute kontzentrazioa. Palestinari elkartasuna adierazi eta genozidioa gelditzeko eskatuko dute.

San Martzial parkeko lurzorua aldatzen ari dira

Aldabe mendian dagoen parkea da eta hilaren 19rako lurzorua guztiz aldatuta egotea espero dute.

Palestinako genozidioaren kontra aterako dira hilaren 21ean

Gernika Palestinarekin herri ekimenak Euskal Herri osoan egindako deiari batuko zaio Irun. San Juan plazan elkartuko dira, 19:00etan.

Gehiago