Miren Izak Gaurko Musiken Espainiako Sari Nazionala jasoko du
Tulsa gisa ezaguna den abeslaria da eta Maria Velasco idazle eta antzezlearekin batera aurkezten ari den 'Amadora' lanagatik jasoko du saria.
Miren Iza hondarribiarrak Gaurko Musiken Espainiako Sari Nazionala jasoko du. Tulsa gisa ezaguna den abeslaria da eta Maria Velasco idazle eta antzezlearekin batera aurkezten ari den Amadora lanagatik jasoko du saria. Disko bat eta antzezlana sortu dituzte eta horiek “bikainak” direla aitortu du Espainiako Kultura eta Kirol Ministerioak. Hortaz, botoen gehiengoa eskuratuta saria ematea adostu dute. “Disko bikaina da” esan dute, “sakontasun liriko eta sentiberatasun petiko handiko hitzak ditu, kostunbrismotik erabakiak gizartean ordezkaritza maila txikiena duten emakumeei ahotsa eman eta horien izatea aldarrikatzeko”.
Gainera, urteetan zehar estatu mailan eragin handia izan duen musikaria izan dela aitortu du Ministerioak, “askotan komunikabideen gunetik kanpo lan eginez eta erabateko independentziatik abiatuta sortuz”. Izak 30.000 euroko diru laguntza jasoko du lana plazaratzen jarraitzeko.