Hamar pabiloi berri ireki dituzte Araso industriagunean
Bidasoa Oarsoko Industrialdea enpresako lau enpresa instalatuko dira bertan. 5,6 euroko inbertsioa egin dute pabiloiak eraikitzeko.
Araso industriagunean 10.416 metro karratuko 10 pabiloi modularrez osatutako bi industria eraikin eraiki dituzte. Bertan, mekanizazio industrialeko, marmolgintzako eta cateringeko lau enpresak egingo dute haien jarduna.
Eremu honen handitzea Bidasoa Oarsoko Industrialdeak kudeatu du, Eusko Jaurlaritzaren bultzadari esker, Spri taldeko Spriulurren eskutik, aldundiaren eta Irun, Errenteria-Orereta, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako Udalen bitartez. Azken hiru herrien kasuan, Oarsoaldea S.A sozietateak aritu da sustatzen, eta guztira, 5,6 euroko inbertsioa egin dute denen artean.
Lau enpresek 2.600 metro koadro hartuko dituzte, hau da, industrialde hau handitzeko fase berri honetan erabilgarri dagoen azalera osoaren %25. Hain zuzen, bigarren eraikinean instalatuko dira, eraikinak dituen sei industria nabeetan, 5.208 metro koadroko azalera probestuz.
Azaleren modulazioari buruzko informazioa ere eman dute eta 650 metro karratuko lau pabiloi eta 1.300 metro inguruko bi pabiloi ditu, pabiloien askotariko eskaerei erantzuteko asmoz. Halaber, lehenengo eraikina ere hotxe dago eta lau industria nabe ditu, beste eraikinaren azalera berdinarekin. Bi eraikinetan, gainera, 107 garaje plaza daude, kanpoko perimetroan banatuta.