Palestinako genozidioaren kontra aterako dira hilaren 21ean
Gernika Palestinarekin herri ekimenak Euskal Herri osoan egindako deiari batuko zaio Irun. San Juan plazan elkartuko dira, 19:00etan.
Gernika Palestina herri ekimenak Euskal Herriko udalerri guztietan bertako udaletxearen aurrean mobilizazioak deitu ditu datorren hilaren 21erako, 19:00etan. Irunen ere hala izango da, San Juan plazan.
Palestinarekiko elkartasuna adieraziko dute, gehienbat orain Israelen ofentsiba beste herrialdeetara ere zabaltzen ari denean.