Bizitegi bazterkerian dauden pertsonen zenbaketa egingo du udalak
Hilaren 23tik 24rako gauean egingo dute zenbaketa. Gau horretarako bolondresak eskatu ditu udalak. Izen ematea zabalik da.
Hondarribiko Udalak bizitegi bazterketa larrian dauden pertsonen zenbaketa egingo duela iragarri du. Lehenengo aldia da Euskal Autonomia Erkidegoan egiten den azterlanean parte hartzen duena. Zenbaketaren helburua herriko kaleetan bazterkeria egoeran dauden edo kalean lo egiten duten pertsonen kopurua identifikatzea da, ondoren pertsona horiek artatzeko beharrezkoak diren neurriak aztertuko dituzte.
Hilaren 23tik 24rako gauean izango da hitzordua eta gau horretarako bolondresak eskatu ditu udalak. Parte hartu nahi duenak 18 urtetik gora izan beharko ditu. Izen ematea zabalik da hurrengo estekan.