'VilaBira' bizikleta probaren ondorioz, trafiko aldaketak larunbatean
Ibilbidea Euskaltegiaren aurretik supermerkatuko altueraraino izango da, eta egun osoan zehar ezingo da tarte horretan aparkatu.
Larunbat honetan (hilak 12) VilaBira bizikleta proba egingo dute Hondarribian, zehazki, Jostadi Pilotalekuaren inguruan. Aurten irteera eta helmuga aldatu egin dituzte; ondorioz, Biteri kalea itxita egongo da zati batean, Euskaltegiaren aurretik supermerkatuko altueraraino hain zuzen ere. Antolatzaileek adierazi dutenez, egun osoan zehar ezin izango da tarte horretan autorik aparkatu.
8:30ean emango zaio hasiera probari, eta bi ibilbide izango ditu lasterketak. Ibilbide motza 84 kilometrokoa da; luzea, berriz, 115 kilometrokoa.
Dortsalak Jostadi Pilotalekua banatuko dituzte bihar (16:00 – 20:00) eta larunbatean (06:45 – 08:00). Hala ere, gomendatu dute dortsalak bihar (hila 11) jasotzea, larunbatean arazorik ez izateko. Informazio guztia, hemen.

