Meningitisa ikusarazteko, udaletxea berdez
Gaur iluntzean berdez argiztatuko da udaletxea, meningitisaren aurkako kontzientzian eragiteko.
Gaurkoa Meningitisaren aurkako Munduko Eguna da eta Irungo Udalak orlegiz piztuko du udaletxearen fatxada. Eskari hau Meningitisaren aurkako Espainiako elkarteak egindakoa da, eta argi horiek 20:10ean piztu eta 23:00etan itzaliko dituzte.
Ekimen honen xedea, gaixotasunaren gaineko kontzientziazioan eragitea da. Izan ere, gaixotasun infekzioso bat da ondorio larriak eragin ditzake, baita heriotza ere. Espainiako Estatuan familiei gehien kezkatzen dien gaixotasunetako bat dela azaldu du udalak. Informazio gehiagorako, jo honako webgunera.