2024/10/3

Gaur hasiko da 'Nestor Basterretxea, Zinema mugan' zikloa

Basterretxearen filmografiaren inguruko proiekzio zikloa aurkeztu dute gaur. Hiru ostegunetan egingo da, gaurtik hasita.

osasungintza

Laborda: "Azkenean, osasunaren gaiaren premiazkotasun eta larritasuna onartu dute"

Alkateak Osasun sailarekin adostutako hitzarmenaren harira, azken urteetako berririk "onenetakoa" izan dela baloratu du. Dagoeneko lanean daudela baieztatu du eta Erdiguneko anbulatorio berriaren kokalekua aztertzen ari dira, besteak beste.

Aurrekontu parte hartzaileetarako proposamen finalistak, hautatuta

Udal aurrekontuaren 1,5 milioi euro bideratu dira prozesu honetara eta hilaren 8ra arte dago bozkatzeko aukera.

Igor Enparan alkatea: "Gezurrez eta gorrotoz betetako kanpaina pairatu dut"

Alkateak gutuna helarazi die hondarribiar guztiei. Jaiak bitartean bizitakoa konpartitu nahi izan du. Elkarbizitza gaiztotzeko "zurrumurruak eta gezurrak" zabaldu direla adierazi du.

Osasun zerbitzua hobetuko delakoan itxaropentsu da Abotsanitz

Osasun sailburuak emandako urratsak garrantzitsutzat eman ditu herri plataformak, eta herri mugimenduari zein ordezkari instituzionalei eskerrak eman dizkiete egindako lanagatik.

Colon

Hispanitatea "genozidioa" dela salatuko dute hilaren 12an

Elkarretaratzea deitu dute Zabaltza plazan, 12:00etan, eta ondoren, topaketa internazionalistak egingo dituzte Lakaxitan.

Gazte Sozialistek binakako pala txapelketa antolatu dute

Hilaren 19an izango da txapelketa Soroeta fontoian. Lehen eta bigarren sailkatuek sari bana jasoko dute.

Txingudi Korrikaren harira trafiko aldaketak, bihartik igandera

Igandean 10:00etan hasiko da lasterketa: Hendaiatik irten eta Hondarribian bukatuko da. 11:30etarako errepideetan normaltasuna berreskuratzea aurreikusi du udalak.

Meningitisa ikusarazteko, udaletxea berdez

Gaur iluntzean berdez argiztatuko da udaletxea, meningitisaren aurkako kontzientzian eragiteko.

Haurtxoetako matrikulazio epea irekita dago

Hurrengo ikasturtea hilaren 7an hasiko da, eta sei haurtxokok irekiko dituzte ateak oraingoan. Zerbitzua 4 eta 11 urte bitartekoei begirakoa da.

Elatzeta eta Belaskoenea eskolak, efizientzia energetikoa murrizten

Udalarekin elkarlanean, Euronet 50/50 proiektuarekin bat egin, eta efizientzia energetikoa hobetzeko lanean arituko dira. Aurreztutako dirua, udalaren eta bi ikastetxeen artean banatuko dute.

Gehiago