Haurtxoetako matrikulazio epea irekita dago
Hurrengo ikasturtea hilaren 7an hasiko da, eta sei haurtxokok irekiko dituzte ateak oraingoan. Zerbitzua 4 eta 11 urte bitartekoei begirakoa da.
Gaur goizeko 08:00etatik aurrera eman daiteke izena udalak eta Gaztearteanek kudeatzen dituzten haurtxokoetan. Horretarako, udalaren egoitza elektronikora jo behar da, udal autozerbitzuko terminaletara edota BAZ bulegoetara.
Zerbitzu hau 4 eta 11 urte bitarteko haurrei begirakoa da eta familiei kontziliatzen eta moldatzen laguntzeko ez ezik, ttipienen abilezia sozial, kultural eta artistikoak sustatzeko sortu ziren.
Aurtengo ikasturtea hilaren 7an hasiko da, eta 2025eko ekainaren 20an bukatu. Tarifa orokorra 40,60 eurokoa da, eta bizikidetza unitate bateko bigarren haurraren eta harengatik aurrerako bakoitzaren kuota, 22,35 eurokoa.
Horrez gain, diru sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten edo antzeko egoeran dauden bizikidetza unitateetako haurren kasuan, kuota orokorraren %90eko hobaria izango dute.
Egun, sei haurtxoko daude daude Irunen: Katean, Lapitzen, Palmera Monteron, Pinudian, Pio XIIn eta Urdanibia Berrin. Informazio zabala Gazteartean-en orrialdean topa daiteke.