Elatzeta eta Belaskoenea eskolak, efizientzia energetikoa murrizten
Udalarekin elkarlanean, Euronet 50/50 proiektuarekin bat egin, eta efizientzia energetikoa hobetzeko lanean arituko dira. Aurreztutako dirua, udalaren eta bi ikastetxeen artean banatuko dute.
Belaskoenea eta Elatzeta ikastetxeetan efizientzia energetikoa hobetzeko Irungo Euronet programarekin bat egin dute. 2024-2025 ikasturtean zehar, irakasleen, mantxetze lanen arduradunen eta udal ordezkarien arteko elkarlanari esker, efizientzia energetikoa hebetzeko neurriak hartuko dituzte, eta aurrezten duten dirua, udalaren eta ikastetxeen artean banatuko dute.
Helburua, eguneroko bizitzako kudeaketa lanetan ohitura jasangarriak hartzen jarraitzea da. Ikasleak ikastetxe bakoitzaren energia kontsumoaren jarraipenean inplikatuko dira, eta energia kontsumitzeko neurriak hitzartuko dituzte. Bide horretan, talde energetiko bat osatuko dute, 40 haurrek, eta taldeko kide horiek programaren bilakaeraren berri emango diete gainontzeko ikasleei.
Horrez gain, lau saio egingo dituzte ikastetxe bakoitzean, bai talde energetikoak sortzeko baita programa bera dinamizatzeko ere, eta horretarako, baliabideak eskainiko dizkiete ikasle eta irakasleei. Izan ere, ikastetxe bakoitzak bere ekintza plana zehaztuko du, eta energia gutxiago kontsumitzeko hartzen dituen neurrien jarraipena egin beharko du.
Aurreztuko duten dirua udalaren eta ikastetxeen artean banatzearen asmoa, ikastetxeak garapen jasangarriarekin hartutako konpromisoa eskertzea izango da. Emaitza horiek bi txostenetan jasoko dituzte, 2024ko abenduan bat, eta 2025eko irailean bestea. Ikasturtean zehar, gainera, lau bilera egingo dituzte udal ordezkariek eta ikastetxeek.
Proiektu honen jarraipena egin nahi duenak ondorengo orrialdean egin ahalko du. Gainera, herritarrek eguneroko bizitzan energia gutxiago kontsumitzeko ohitura onak identifikatu ahalko dituzte bertan ere.