Aurrekontu parte hartzaileetarako proposamen finalistak, hautatuta
Udal aurrekontuaren 1,5 milioi euro bideratu dira prozesu honetara eta hilaren 8ra arte dago bozkatzeko aukera.
2025eko partaidetza bidezko aurrekontuetarako proposamenak aurkezteko epea bukatu da, eta 270 pertsonak parte hartu dute prozesuak. Orotara, 1.168 boto eman dira, eta dagoeneko gehien bozkatutako 13 proposamenak hogei finalisten artean sartu dira. Aldiz, gazteentzako prozesuaren baitan, bederatzi finalista hautatu dituzte.
Orain, proposamen finalistak bozkatzeko epea zabalik dago hilaren 8ra arte. Horretarako, udalaren orrialdera joan behar da eta Irun txartela erabiliz bozkatu, eta bestela, HAZ bulegoetara joan daiteke ere.
Gainera, auzo elkarteen lokalak auzoetako bozketa elektronikoan parte hartzeko gune bilakatuko dira, HAZ bulegoetara joateko zailtasunak dituztenei erantzuteko egokituko dituzte. Azkenik, adinekoentzako zentro sozialetan, dinamizatzaileek bozkatzeko prozesuan lagunduko diete bertaratzen direnei.
Guztira, udal aurrekontuaren barruko 1,5 milioi euro erabiliko dira aurrekontu parte hartzaileetarako. Horietatik 1,3 milioi euro prozesu orokorretik atera diren proiektuetarako, eta 200.000 euro gazteentzako, 16 urtetik 30 urtera bitartekoentzako, hain zuzen.
Prozesu orokorreko proposamenak:
-
Kultur programazioa sendotzea.
- Sanpedro eta sanmartzialetan kontzertuak antolatzea.
- Zeramika Tailerrak zeramika erretzeko labe bat, labe elektriko bat eta zeramika ijezteko makina bat erostea eta mahaiak eta, oro har, materiala berritzea.
- Sorozarreta parkeko bideak eta argiztapena hobetzea.
- Zuhaitzen sustraiek espaloietan eragindako kalteak konpontzea.
- Puianan BTT zirkuitu bat eraikitzea.
- Udaltzaingoak segurtasuna eta zirkulazioa kontrolatzeko eta berauen jarraipena egiteko bitartekoak hobetzea.
- Bizikletak garbitzeko guneak jartzea.
- Bidegorriak hobetzea.
- Zuhaitzak zaindu eta ordezkatzea eta zuhaitz gehiago landatzea, aterpe klimatikoak hedatzeko eta hiria klima aldaketara egokitzeko, industrialdeak, bidegorriak eta haurrentzako parkeak barne.
- Kaleko doako kultur ekitaldiak antolatzea.
- Eskola kirola diruz laguntzea.
- Adinekoentzako jarduera soziokulturalak antolatzea.
- Berdeguneak zaindu eta handitzea, berdegune berriak sortzea, egungo berdeguneak hobetzea eta klima aldaketara egokitzen laguntzeko jarduerak sustatzeko sentsibilizazio kanpainak egitea.
- Artaleku eta Azken Portu udal kiroldegietako instalazioak berritu eta hobetzea.
- Animalientzako aterpeak sortzea.
- Auzoetan kultur jarduerak antolatzea.
- Karpak eta mahaiak erostea.
- Zakarrontzi hautsontzidunak erostea.
- Uso populazioa kontrolatzea.
Gazteentzako prozesuaren barruko proposamenak:
- Eskoletan bizikletak aparkatzeko toki gehiago jartzea.
- Hiriko ikastetxeen ingurua eta eskola bideak aztertzea.
- Aisialdiko begirale izateko ikastaroak antolatzea.
- Bizikletentzako aparkaleku estali bat jartzea.
- Gazteentzako zeramika tailer bat antolatzea.
- Techno jaialdi bat antolatzea.
- Aire zabaleko zinema emanaldiak antolatzea.
- Gazteentzako kontzertuak antolatzea.
- Streamer eta youtuberrentzako ikus-entzunezko material sorta bat prestatzea.