Euskara sustatzeko lan taldea osatu nahi dute Larreaundin
Bilera irekia egingo dute Larreaundiko auzo elkartean, hilaren 9an. Euskara sustatzen segi nahi dute.
Euskara Larreaundiko Auzo Elkartearen ardatzetako bat da. Hargatik, AEK-k euskara klaseak eskaintzen ditu eta 23. Korrikan ekarpen ugari egin zituzten ere. Ikasturte honetan ere euskaran eragiten jarraitu nahi dute eta horretarako lan taldea berritu nahi dute.
Lehenbiziko bilera irekia hilaren 9an izango da, 19:30ean, auzo elkartean bertan. Iñigo de Loiola kaleko bederatzigarren zenbakian dago. Informazio gehiago eskatu nahi duenak, mezu elektroniko bat bidal dezake korreo honetara.