2.000 entzule pasa dira Irun Zuzenean jaialditik
Jaialdiaren balantzea egin du udalak eta "positiboa" izan da. Eskualdeko indie rock genero musikalen erreferente bilakatu dela uste du udalak.
Irun Zuzenean Festibalaren balantzea egin du udalak eta “ona” izan dela adierazi dute Nuria Alzaga Kultura ordezkariak eta Sergio Javier Gazteria ordezkariak. Ficoban egin zen jaialdi hau pasa den irailaren 27 eta 28an eta 2.000 pertsona pasa ziren bertatik.
Balantzea “positiboa” dela berretsi du Alzagak, bai ikuskizunaren kalitateagatik eta baita jende kopuruari dagokionez ere. Festibal hau gero eta “lehiakorragoa” dela ziur da ordezkaria eta Bidasoko indie rock musikaren ekitaldi nagusia bilakatu da haren esanetan.
Irungo Udalak audientziaren araberako jaialdia eskaintzeko lanean jarraituko dutela adierazi du ere Alzagak, eta Javierrek gaineratu du gazteen aurrekontu parte hartzaileen bidez gazteak entzuten jarraituko dutela, “maila oneko” kartel bat osatu ahal izateko.