Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Bidasoa Bizirik-ek Hondarribia eta Irunen udako balantzea egin du

Bidasoa Biziriken arabera, Hondarribiko hotel okupazioa %96ra iritsi da; Irungo denboraldia, berriz, %100eko okupazioarekin amaitu da.

Leire Perlines Apalategi
Hondarribia,Irun
2024/09/26

Bidasoa Bizirik-ek Hondarribia eta Irungo udako turismoaren balantzea egin du; eskualdeko hotelen okupazioa %96ra iritsi da.

Bidasoko garapen agentziaren arabera, uztaila eta abuztua bitartean Hondarribiko hotelen okupazioa ia %100era iritsi da, 2023ko udan baino bi puntu gehiago, eta era berean, herriko turismo bulegoetan 10.134 bisitari jaso dituzte (Arma Plazan 5.544 eta Portuan 4.590). Artatutako bisitarien %39a Espainiako Estatutik kanpokoa izan da: %27arekin Frantziako Estatukoak izan dira garaile, eta Erresuma Batuak, Belgikak, Alemaniak eta Estatu Batuek jarraitu diete. Espainiar Estatukoen artean madrildarrak izan dira nagusi. Emakumezkoak izan dira bisitari nagusiak Garapen Agentziaren datuen arabera, eta batez ere planoak, mapak, informazio orriak eta interes turistikoko lekuen gomendioak eskatu dituzte turismo bulegoetan.

Azken urteotan, Hondarribia turismo eremu adimenduan bihurtzeko lanean ari dira turismo jasangarri eta eskuragarria bultzatzeko asmoz. Horrela azaldu Estitxu Urtizberea Bidasoa Bizirik-eko lehendakariorde eta Hondarribiko zinegotziak: “Oinarrizkoa da Hondarribian bizi diren pertsonen eta bisitatzen gaituztenen artean oreka aurkitzea. Gure konpromisoa da turismo jasangarri baten alde lan egiten jarraitzea, gure hiriaren kultura eta ondarea errespetatuko dituena. Gure helburua da turismo hazkundeak gure bizilagunen bizi kalitatean eragin negatiborik ez izatea eta, aldi berean, gure bisitariei esperientzia benetakoa eta aberasgarria eskaintzea. Oreka hau funtsezkoa da Hondarribiaren nortasuna eta xarma mantentzeko, turismo garapen arduratsu eta errespetuzkoa bultzatuz”.

Irunen kasuan, berriz, 2024ko udako turismo denboraldia hotelen %100eko okupazioarekin amaitu da. Horrek, Bidasoa Bizirik-en arabera,  “turistak nabarmen igo direla eta hirira bisitarientzat helmuga erakargarri gisa sendotu dela islatzen du”. Uztaila eta abuztua bitartean hotelen okupazioa %96koa izan da Irunen, bisitari bakoitzak batez beste bi gau igaro ditu. Nuria Alzaga, Bidasoa Bizirik-eko presidente eta Irungo zinegotzia: “Uda historikoa bizi izanaren sentsazioa dugu. Uda honetan, gure hiriaz, historiaz, naturaz eta ondareaz gozatzeko aukera izan dugu. Hauek dira garen hiria erakusten duten ezaugarriak. Ekitaldien eta turismo jasangarriaren hiria. Datuek babestutako turismoa. Hotel-okupazioa %100 ingurukoa izan da uztailean eta abuztuan. Zalantzarik gabe, albiste bikaina gure tokiko ekonomiarentzat”.

Bisitarien profilari dagokionean, aurten Espainiako Estatutik kanpokoak %29 izan dira Irunen, iaz baino bi puntu gehiago. Hots, Frantziako Estatukoak eta alemaniarrak iaz baino gehiago izan dira. Irunen, Junkaleko kanpandorreko bisita bereziki ezaguna izan da, antolatutako hitzordu guztiak bete baitira. Ondorioz, bisitak izan duen arrakasta ikusita, egitasmoa urriaren 26ra arte luzatu dute.

Bestalde, Irungo turismo bulegoak 2.954 bisitari izan ditu, iaz baino 154 gehiago, eta hazkunde horrek “azken urtean ezarritako turismo sustapen ekimenek izandako arrakasta islatzen du”.

Bidasoa Bizirik-ek Irun eta Hondarribiko udalekin lankidetzan, turismo gidentzako jardunbide egokien dekalogo bat garatu du, eskualdean turismo arduratsuagoa eta iraunkorragoa sustatzeko helburuarekin. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Andoainen eskola segregazioa eragozteko neurriak hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Gipuzkoa, Euskal Herria

Orioko Udalak eskatu dio Jaurlaritzari «lehenbailehen» konpontzeko ‘Gure Gaskuña’ itsasontziaren egoera

Ekonomia, Gipuzkoa

Emakumeak gero eta leku gehiago hartzen ari dira Gipuzkoako enpresetako ardura postuetan, motel bada ere

Gipuzkoa, Ekonomia

Legazpiko Bellotako langile guztiei ezarri diete aldi baterako erregulazioa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak plaka bat jarriko du larunbatean Iñaki Kijeraren omenez

Kirola, Gipuzkoa

Parte hartzaile gehiago baina emakume gutxiago Behobia-Donostian

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.