Laborda: "Oinaurreko anbulatorioaren lehen harria gero eta gertuago dago"
Alkateak adierazi du Jaurlaritzak udalak egindako eskaerak bere egiten dituela. Ospitalea hobetzeko plana eskatu du.
Joan den astean idatziz jakinarazi zion Cristina Laborda alkateak Eusko Jaurlaritzari hiriko osasun zentroen gainean duen planteamendua. “Komunikabideetan egindako adierazpenegatik ulertzen duguna da helarazi nion planteamendua bere egiten duela”. Hala, idatzi horretan Irunentzat lehentasuna Oinaurren anbulatorio berria egitea dela esan zuen alkateak, eta plan bat egin behar dela Bidasoko Ospitalea nola hobetu eta handitu adosteko. Alkateak ulertu du Jaurlaritzak bat egiten duela planteamendu horrekin: “Oinaurreko anbulatorioaren lehen harria gero eta gertuago dago. Orain beharrezkoa da Jaurlaritza hitzetatik ekintzetara pasatzea”.
Jaurlaritzarekin izandako hartu-emanean, alkatetzak Jaurlaritzari hainbat alternatiba eskaini zizkion, tartean Ospitale Zaharraren atzealdea erabiltzea zentroan osasun azpiegitura berria egin dadin. “Baina horretarako beti dago denbora, Oinaurreko anbulatorioa martxan jarrita, alternatiba desberdinak aztertzeko tartea dago. Hurrengo urratsa Oinaurre eraikitzeko ditu partida bat jasotzea da”.
Oinaurrek aurrera egiteko aukera, udalak urteetan eramandako bide bati erantzuten diola azaldu du alkateak “urteetan praktikan jarri dugun elkarrizketaren eta adostasunaren emaitza da. Bide horretan jarraituko dugu lanean, osasunaren onerako eta Irunen onerako”.