2024/9/17

Urriaren 23an eta 24an izango da Uhinak kongresua, Ficoban

Klima aldaketari eta itsasertzari buruzko kongresua da Uhinak, eta klima aldaketaren eraginak aztertuko dira bertan.

Marea bizien aurrean prebentzio neurriak hartzeko eskatu du EAJk

Oraindik "erreakzionatzeko" denbora dagoela adierazi dute, eta horretarako beren laguntza plazaratu diote udal gobernuari.

Bidasoa ibaiak gainezka egin dezakeela ohartarazi du udalak

Uholdeen arriskuen aurrean prebentziozko dispositibo bat ezarri dute. Marearen ondorioak bihartik larunbatera (hilak 21) luzatu litezke.

JaionE jaialdi kuir transfeminista antolatu du Lakaxitak

Hilaren 28an izango da, eta 17:00etan abiatuko dira Moskutik gaztetxera, bizikletan. Gorputz eta identitate disidente artistei lehentasuna eman eta espazio transmaribibollo seguru bat sortu nahi dute.

Udal Euskaltegia denentzat irisgarria da orain

Uda garaian egin dituzte Udal Euskaltegia irisgarria bihurtzeko hobekuntza lanak. Datorren ikasturtean izana emateko epea hilaren 19an itxiko da.

Oinaurreko hirugarren anbulatorioaren beharra nabarmendu du Osasun Bidasoak

Irungo lehen mailako arretaren egoera "kritikoaren" aurrean, plataformak hirugarren osasun zentroa eraikitzeko prozesua "berehala" martxan jartzea eskatu du.

"Baten askatasuna besteenganako errespetuan dago"

Hilaren 7an eta 8an gertatutakoaren harira gogoeta bat plazaratu du Hondarribiko PSE-EEk.

Erromatarrak eta Euskal Herria lotuko ditu ikastaro batek

Irungo Udalak, Oiasso Museoak eta Bergarako UNED-ek 'Erroma, hiri bat baino askoz gehiago' ikastaroa abiatu dute. Euskaraz da, online. Izen emateak Oiassoren webgunean egin behar dira.

'Transfariana' filma, ostiralean Amaia KZn

Sexu langile izandako trans baten eta FARCeko erreboltari baten arteko ezusteko maitasun istorio bat tratatzen du filmak. 19:00etan hasiko da, eta ondoren, Ricardo Cantor LGTBIQ+ aktibista kolonbiarrak solasaldi bat dinamizatuko du.

'Sagitario A' feria, larunbatean Almudena Grandes plazan

Zientzia fikzio, fantasia eta beldurrezko feria bigarrenez lurreratuko da Irunen, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara.

Gehiago