Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Ludo gudari erromatarra, Bidasoaren maskota

Atzo aurkeztu zuten eskubaloi taldearen maskota, Oiasso Erromatar Museoan. Mikel Anterok egin du pertsonaiaren diseinua.

Urko Etxebeste Petrirena
Irun
2024/09/12

Jokalarien jardun egokiaz eta zaleen bultzadaz gain, irabazteko bidean beste aliatu bat izango du Bidasoak aurrerantzean: Ludo maskota. Gudari erromatarra da bidasoarren familiako kide berria, eta lehenengoz hilaren 22ko partidan (Bidasoa-Bartzelona, 19:00etan Artalekun) ikusi eta gozatu ahal izango dute zaleek. Atzo aurkeztu zuten Ludo; aldi berean, sasoirako elastiko berria ere aurkeztu zuten. Ekitaldia, nola bestela, Oiasso Erromatar Museoak jaso zuen Inoiz ez dugu ahaztu nondik gatozen lelopean. Ludo hitza oinarrizko ikasketak definitzeko erabiltzen zuten erromatarrek, baita jolasarekin, aisiarekin nahiz dibertsioarekin lotutakoak adierazteko ere.

Bazkideen esku izan da maskotaren izaera erabakitzea. Hala zehaztu zuen atzoko aurkezpenean Gurutz Aginagalde kirol elkartearen presidenteak. “Izena bozkatzeaz gain, maskotak zein gai edo izaera izan behar zuen bozkatu dute bazkideek. Behin erromatar gudariaren aukera bozkatuena izan zenean, klubak lanari ekin zion azken emaitza horretara iritsi arte”, adierazi zuen. Mikel Anterok egin du maskotaren diseinua. Hark eman zituen egindako lanaren gaineko zehaztapenak: “Diseinua, kontzeptualki, dirudiena baino askoz konplexuagoa da. Arkatza hartu eta forma eman aurretik, ideia definitu beharra zegoen, eta ezagut daitekeen pertsonai familiar bat bilatu dugu: belaunaldien artekoa da, eta hainbat adin elkartzen ditu”. Diseinatzailea eta arte irakaslea da Antero, eta gainera, bideo-jokoetarako hainbat pertsonaia sortzeaz gain, Fermin Muguruzaren Black Is Beltza kontzeptuaren sortzaile ere izan da, Bidasoak adierazi duenez. Maskota egikaritzea Alive Mascot enpresaren esku gelditu da.

Hona Bidasoak Ludoren gainean eman dituen azalpenak Ludoren izaeraren berri emateko: “Irungo portu erromatarrean aurkitutako anfora erromatar bat ustekabean hautsi zen Oiasso Museorako bidean. Bertan, Merkurio jainkoa zegoen atseden hartzen, jainkoen mezularia eta korrikalari eta kirolarien patroia. Tximistak bezala korrika irtetean, Irun ezagutuko du, eta kirolari handia denez, CD Bidasoaz eta eskubaloiaz maiteminduko da. Inork jainko bat dela jakin ez dezan, Ludo deitzen da (kirola erromatarrez) eta taldeko forofo nagusia izatera pasatzen da. Ludok Merkurioren bi hegal, tximista itxurako Zeusen kapa bat eta txapel modernoz birdiseinatutako kasko urreztatu bat ditu. Gerrian, klubaren armarria darama eta sandalia erromatar batzuk ditu, Oiasso zaharrean bezala”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.