Bidasoaren batzar orokorra, urriaren 1ean

Palmera Monteron egingo dute, 18:30ean lehen deialdian eta 19:00etan bigarrenean. Zazpi aztergai izango dituzte bazkideek.

Bidasoa Kirol Elkarteak urriaren 1ean egingo du 2024 urteri dagokion bazkideen Ohiko Batzar Orokorra. 18:30ean hasiko da Palmera Monteron lehen deialdian, eta 19:00etan bigarrenean. Joteatekoak direnentzat aztergaien zerrenda aurreratu di hiriko kirol elkarteak (informazio zehatza hilaren 15etik aurrera eska daiteke, klubaren posta elektronikora idatzita). Honakoa da gaien zerrenda:

  1. Lehendakariaren agurra.
  2. 2023ko irailaren 1eko Ohiko Batzar Orokorraren akta onartzea.
  3. Kirol memoriaren aurkezpena.
  4. 2023-2024 denboraldiko balantze ekonomikoa onartzea.
  5. 2024-2025 denboraldiko aurrekontua onartzea.
  6. Bazkideek egindako proposamenak. Boto eskubidea duten bazkideen %5 (52 bazkide) izenpetu behar dituzte proposamen horiek. Klubaren posta elektronikora bidali behar dira hilaren 23a baino lehen.
  7. Klubaren armarri ofiziala onartzea.
  8. Zuzendaritza Batzordearen proposamenak.
  9. Galde-eskeak.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.