2024/9/5

Tailer andana, mugikortasun asteari begira

Hilaren 17tik 22ra jarduera ezberdinak antolatu dituzte pedagogia egitea helburua. Bizikleta hirian erabiltzeko tailerra edota bizikleta martxa herrikoia egingo dira.

Emakumeok Zast! ikasturte berria hastear, paddle surfarekin

Hilaren 13an Hondarribiko hondartzara joango dira paddle surfa probatzera Surf Teknika eskolarekin. Izena eman behar da parte hartzeko.

"Elkarguneen, ospakizun bateratuen eta lasaitasunaren" aldeko mezua zabaldu du Jaizkibelek

Hasieratik udal gobernuaren lana zilegiztatu du Jaizkibel konpainiak eta hartutako erabakiren batekin guztiz konforme ez badaude ere (Gernikako Arbolaren kokalekua eta lur zatia, kasu), orokorrean, "pozik" agertu dira aurten emandako pausoekin.

Emeki elkartea logoa

Emeki elkarteak "berdintasunean eta askatasunean" oinarritutako jaiak aldarrikatu ditu

Berdintasunean eta askatasunean oinarritutako jaiak lortzeko "urrats sendoak" emateko garaia dela adierazi dute, eta hori lortzeko bidean "elkar entzuteko eta errespetatzeko" deia egin dute.

Romana Blanco Rojok eta Felicitas Lozano Roncerok 100 urte bete dituzte

Cristina Laborda haiek zoriontzera gerturatu da gaurkoan eta opari bana ere eman diete.

Lur azpiko aparkalekuetan tarifa berezia, hilaren 9tik 29ra

Hiriko merkataritza sustatzeko, 1,99 euroren truke 12 orduz ahalko da aparkatu, San Juan, Mendibil eta Kolon aparkalekuetan.

Erletxea berriro bueltan gizarte-prestazioei buruz informatzeko

Larreaundi-Olaberria auzo elkartean egongo dira hilaren 9tik aurrera, ohiko ordutegian.

Irun Hiria Musika Bandak hilaren 7an emanaldi berezia egingo du

Junkal Ama Birgina egunaren bezperan eskainiko dute kontzertua Junkal plazatxoan, hilaren 7an.

San Nikolas Baluarteko baratzea erosiko du udalak

Asteartean egin zen osoko bilkuran onartu zuten Mendia Etxearen baratzea erosteko proposamena. 182.520 euroko kostua izango du.

Auntxa Trikitixa Eskolak izen ematea zabaldu du

Trikitia eta panderoa ikasteko aukera eskaintzen du Auntxak. 6 urtetik gorako edonori zuzendutako ikastaroak dira.

Topaketa pedagogiko eta feministak antolatu ditu Kera elkarteak

Irunen errotutako Kera emakume ijitoen elkarteak antolatu ditu topaketak Donostiako EHUko Magna aretoan, urriaren 10 eta 11n. Aurtengoan, abokatuak dira gonbidatu bereziak.

Gehiago