Trafiko aldaketak, jaien harira
Gaurtik hainbat murrizketa egingo dituzte jada aparkalekuei dagokienean.
Hondarribiko jaiak direla eta, trafikoan hainbat aldaketa izango dira gaurtik hasita. Hala, Gernikako Arbola, Biteri kalean eta Jostaldin ezingo da aparkatu gaurtik, Gazte lasterketa eta Guadalupeko Igoera egingo dituztela eta. Bihartik, berriz, Bentako aparkalekuan ezingo da aparkatu, jai eremua muntatzen hasiko direlako, eta bihartik irailaren 15era berriz, ezingo da aparkatu Minatera kalean Foru kaleko biribilgunetik, kiroldegiaren sarreraraino, barrakak muntatuko dituztelako.
Zuloaga kalean karga eta deskarga baino ezingo da egin irailaren 5etik 9ra, ezta Gernikako arbola, Sabin Arana Goiri eta Zumardian irailaren 7tik 9ra ere, Alardearen ibilbidea delako.
Halaber, konpainien entseguak direla eta, Portu auzorako sarbideak itxi egingo dizkiote trafikoari irailaren 1ean, 3an, 4an eta 5ean 19:30etik 22:30era. Horrenbestez, Portu auzorako sarrera Sabin Arana Goiri eta Irun kaleetatik, eta Bidasoa ibilbidetik egin beharko da.
Gainera, hainbat ekitaldietarako trafiko mozketak egingo dituzte.
Autobus leneei ere eragingo diete aldaketa horiek, eta horrenbestez, zerbitzuak Sabino Arana kaleko geltokitik egingo dituzte. Kale horretan bertan egokituko duten behin behineko geralekutik eskainiko dute zerbitzua taxiek irailaren 6tik 10era bitartean. Irailaren 5etik 11ra, gainera, Txingudiko Zerbitzuakek Portu auzoa garbitu arte, Zuloagako trafikoa eten egingo dute une jakin batzuetan, eta kale horretako motoen aparkalekua ezabatu egingo dute eta anbulatorioaren atzeko aldean egokitu behin behineko eremua.