Herri batzarrera deitu du Hondarribiko EH Bilduk
Astelehenean, irailaren 2an, egingo du batzarra eta Alardea izango dute hizpide.
Herri batzarrera deitu du Hondarribiko EH Bilduk datorren astelehenean, irailak 2. Hondarribiko jaiak irailaren 7tik 11ra bitartean ospatuko dituzte, eta horien barruan, hilaren 8an egingo dute Alardea.
Batzarraren xedea hori dute, hain zuzen ere, Alardea izango dute landuko duten gai bakarra.
Muara elkartean izango da herri batzarra, 18:30ean.