2024/8/27

Gloria Gonzalez-Aseginolazak jasoko du Urrezko Intsignia

Biologo eta ikertzailea da Gonzalez-Aseginolaza. Guztira 462 boto jaso ditu. Arrantzaleen Kofradiak, berriz, 162 boto bildu ditu eta Hondarribiko Ikastolaren sorrera ahalbidetu zuten pertsonek 150.

Hondarribian egingo da Euskal Herriko Pintxo Txapelketa

Hemeretzigarren edizioa da eta Itsas Etxean egingo da urriaren 21etik 23ra. Izena emateko epea irekita dago.

Kateako familia baten etxegabetzearen kontra mugitzeko egin du dei Kontseilu Sozialistak

Udalak eskainitako larrialdi sozialetarako etxebizitza batean bizi da egun familia, baina etxegabetzeko agindua jasoa dute. Alternatiba "faltsuak" eman izana salatu dute.

Alardea

Herri batzarrera deitu du Hondarribiko EH Bilduk

Astelehenean, irailaren 2an, egingo du batzarra eta Alardea izango dute hizpide.

Turnerren sindromeari keinu, udaletxeko fatxadan

Udaletxeko fatxada fuksiaz argiztatuko dute gaur, sindromearen berri emateko eta kontzientzian eragiteko.

Furgobaratza Irunen, irailaren 4an

Baratzeari buruzko zalantzak argitzeko edota aholkularitza jasotzeko zerbitzua da. Urdanibia Berrin izango dira 18:00etatik aurrera.

Elaia eta Maia, Masters Serieseko finalera

Elaia eta Maia irailaren 20an jokatuko den finalerako sailkatu dira. Maite-Frida bikotearen aurka arituko dira nor baino nor. Gizonetan, Bixente eta Atain nagusitu ziren, eta finalerdietan izango dira.

Jaizkibel Konpainiak hiru entsegu izango ditu

Gaur goizean jaien atarian egingo dituzten entseguen egun eta ordutegiak plazaratu ditu Jaizkibel Konpainiak.

Gure Zirkua Hondarribian pausatuko da

Euskal Herriko beste hainbat txokotan izan ondotik, irailaren 20tik urriaren 5era bitarte Hondarribian izango da Gure Zirkua.

Bideo musikalen tailerra antolatu du Amua Kultur Elkarteak

16 eta 18 urte bitarteko haurrei zuzenduriko tailer praktikoak izango dira. Izen ematea zabalik dago irailaren 9ra arte.

Gehiago