Grand Slamaren bosgarren jardunaldia, gaur
19:30ean hasiko dira gaurko partidak. Sarrerak 10 euroan eskura daitezke.
Hondarribiko Grand Slamak aurrera jarraitzen du. Gaur (hilak 16) Hondarribiko Jostaldi pilotalekuak bosgarren jardunaldia jasoko du. 19:30ean, HPEko pilotarien arteko partida jokatuko da, herriko harrobia izango da protagonista. Zamora eta Kanpandegi bikotea Enparan eta Bereauren kontra ariko dira.
Jarraian, 20:00etan, Emakumezkoen Master Serieseko finalaurrekoa jokatuko da: Erika eta Oaia Maite eta Fridaren kontra ariko dira.
Jardunaldia bukatzeko, Basterra-Ekhi Etcheberry-Laborderen kontra ariko dira. Partida honen irabazlea A taldeko bigarren postuan sailkatuko da, eta gaitzailea kanpoan geratuko da. Erik eta Bailo A taldeko lehen postuan daude.
Sarrerak 10 euroan eskura daitezke lotura honetan, edo Arma Plazan.