Zabalik dago jaietako pregoilari txiki izateko izen ematea

Abuztuaren 14ko 14:00ak baino lehen aurkeztu behar dira hautagaitzak. Hondarribian erroldatuta egotea eta bederatzi urte izatea derrigorrezkoak dira.

Hondarribiko Jai Nagusiei hasiera ofiziala eman aurretik, irailaren 6an, goizeko 11:00etan haurrek pregoi txikia egiten dute. Urtero bederatzi urteko bi haurrek ematen dute diskurtsoa eta aurten 2014 urtekoen txanda izango da.

Epea zabalik dago jada eta abuztuaren 14ko 14:00ak baino lehen aurkeztu behar dira hautagaitzak.  Hondarribian erroldatuta egotea eta bederatzi urte izatea derrigorrezkoak dira hautagaitza aurkezteko. Izapideak BAZen egin behar dira, astelehenetik ostiralera goizeko 08:30etatik 14:00etara.

Informazio gehiago Hondarribiko Udalaren webgunean aurki daiteke.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.