Bihar egingo da Bidasoaren Nazioarteko Jaitsiera, eta mundu osoko kirolariak arituko dira lehian. Herritarrek ere parte hartu ahalko dute VI. Jaitsiera Herrikoian.
Atzo arratsaldean ospatu zen Hondarribiko Arrantzaleen Kofradiaren Kutxa Entrega. Ainara Aramendia izan da aurtengo protagonista.
Hondarribiko Sostengu Taldeak bihar arratsalderako antolatu du Sagardo Eguna. Zortzi sagardogileren sagar zuku freskoenak 18:00etatik 21:00etara Madalen plazan izango dira dastagai.
Abuztuaren 16, 17 eta 18rako antolatu dute XXIII. Bidasoa Folk festibala. Eskualdeko hiru udalerritan izango dira kontzertuak.
Abuztuaren 15ean ospatuko dituzte Jaitzubiako jaiak. Goiz goizetik gauera bitarte jai giroan murgilduko dira auzotarrak.
Abuztuko ostiral, larunbat eta igandetarako plan mordoa prestatu ditu museo erromatarrak iragan erromatarraz gozatzeko.
Abuztuaren 14ko 14:00ak baino lehen aurkeztu behar dira hautagaitzak. Hondarribian erroldatuta egotea eta bederatzi urte izatea derrigorrezkoak dira.
Aparra artisau garagardo azoka antolatu dute abuztuaren 3rako. Bederatzi garagardotegi elkartuko dira Kasino Zaharrean, horietako bi hondarribiarrak.