Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Sugarrari eta esperantzari "eusten" jarraitzeko indarra jaso dute arraunlariek

San Joan bezperan egin zen Hondarribia Arraun Elkarteko hiru eskifaien aurkezpena. Udako denboraldia hasi berri, edo hastear dute arraunlariek.

Ane Mendizabal Sarriegi
Hondarribia
2024/06/24

San Joan egunaren bezperan sua izan zen eguneko protagonista. Udako denboraldia hasi berri, edo hastear dute arraunlariek eta herritarren beroarekin sugarrari eta esperantzari eusten jarraitzeko indarra jaso zuten.

Auditoriuma topera bete zen. Lehendabizi, Hondarribia Hiria Musika Bandak kontzertu labur bat eskaini zuen, eta ondoren, Hondarribia Arraun Elkartearen denboraldi aurreko aurkezpenari ekin zioten. Urtero bezala arraunlarien izenak banan-banan esan, eta hiru eskifaiak osatu zituzten.

Hondarribia Bko gazteak izan ziren irteten lehenak. Atzo bertan hasi zuten denboraldia, Pasaiako Ikurrina estropadan, eta estropada txukuna egin zuten arren, kanporatuak izan ziren, San Juan ontziari bidea ez errazteagatik. Arrazoi horregatik, “pixka bat burumakur” irten ziren harrobikoak oholtzara. Gonzalo Carrionek ordea “kristoren estropada” egin zutela adierazi zuen, eta gazteak zoriondu nahi izan zituen. Segidan, epaileen erabakiarekin desados agertu zen, baina hura onartu eta aurrera egingo dutela baietsi zuen Carrionek: “Horrela jarraitzen badugu kontent bukatuko dugu denboraldi guztia”.

Jarraian, emakumezkoen txanda izan zen. Iaz bosgarren postuari eutsi ondoren, aurten ere Eusko Tren Ligan arituko dira. Asteburu honetan hasiko duten denboraldiari begira, Iker Kortes entrenatzaileak, aurten, eskifaia osatzeko zailtasunak izan dituztela onartu zuen. Ahaleginak egin ondoren, etxeko bi jubenilekin eta kanpoko jendearekin osatu dute ontzia. Zailtasunak zailtasun, Kortesen ustez aurtengo udan “maila polita” emango dute.

Gizonezkoen A ontziaren kasuan ere denboraldi hasiera “gogorra” izan dela aitortu zuen Mikel Orbañanos-ek: “Aurkariek maila altua erakutsi dute, eta gu saiatu gara ahalik era ondoen ibiltzen”. Oraindik, ordea, “puntutxo” hori hartzen dabiltzala baieztatu zuen. Aurtengo denboraldian ohorezko txandan egon nahi dute, traineru onenak alboan izateko eta horrek dakarren “abantailaz” gozatu ahal izateko. Hortik aurrerako guztiak “ongi etorriak” izango dira Orbañanosen eskifaiarentzat: “Ilusioa eta gogoa jartzen badugu segur aski garaipen garrantzitsuren bat etorriko da”.

Joxemi Elduaien-ek, ere, bide beretik ekin zion diskurtsoari. Azken urteetan “listoia” oso altu jarri dutela esan zuen.  Hondarribiak urte asko daramatza maila ezin hobea erakusten, eta urtez urte, gero eta zailagoa da aurreko urteetan lorturikoak errepikatzea. “Bandera asko irabazi ditugu eta ematen du egiten den guztia gutxi dela” esan zuen Elduaienek. Ssentsazio hori herritarrengan zabaltzeak “beldurra” ematen diola aitortu zuen gero, baina ziurtatu zuen arraunlariek lan handia egiten dutela emaitzarik onenak lortzeko.

Herritarrak babesle

Azkenik, Igor Enparan alkateak hartu zuen hitza. Aurkezpen ekitaldia hasi bezala amaitzeko harrobiko emaitzei heldu zien Enparanek. Elkarteko gaztetxoak Sevillan izan dira asteburuan, Estatuko Txapelketan, eta domina asko lortu dituzten arren, badaude atarian geratu direnak ere. Horiei arreta berezia eskaini zien alkateak eta txalo bero bat eskatu zuen domina lortzetik ehuneko batzuetara geratu zen arraunlari gazte batentzat: “Dominak irabazi dituztenez gain, egon dira beste hainbat helburua betetzetik gertu egon eta nolabaiteko frustrazio puntu batekin txapelketa bukatu dutenak. Eta bereziki gogoan hartu nahi ditut horiek. Ideia badakigu zein den, eta zuek, [arraunlariak] nik baino hobeto jakingo duzue irabazteko bidean zenbat nekezia pasatzen diren. Txalo bero bat eskatu nahiko nuke estatuko txapelketan ehuneko batzuengatik dominarik lortu ez duen arraunlari gazte batentzako”.

Ildo beretik, B ontziaren atzoko emaitza baliatu zuen arraunlariei herritarren babesa dutela helarazteko: “Udako egun hauetan guztietan seguru edukiko dituzuela larunbat edo igande batzuk oso gogorrak izango direnak. Eta dena ematen duzuen heinean herria harro egongo da zuetaz, eta atzetik izango gaituzue. Hemen gaudenak eta ziur aski beste asko ere”. Hala, emaitza onak eta ez horren onak onartzeko eta aurrera jarraitzeko indarra emateaz gain, esperantza transmititu nahi izan zien ere: “Eutsi horri, eutsi sugar horri. Bereziki gaur bezalako egun batean. Sugarrari eutsi behar diogu, esperantzari eutsi behar diogu. Lana ondo egina dagoenean eta dena ematen dugunean, bandera irabazi edo ez, egin ditugu egin ahal guztiak eta horrekin denak pozik egongo gara. Ez eman amorrik eta aurrera!”.

San Joan sua

Aurkezpenaren ondoren Benta Zaharreko aparkalekura joan ziren herritarrak. Bertan, Meakako Adixkideak Dantza Taldeak dantzaldia eskaini zuen, eta segidan, Igor Enparan alkateak eta Lupe Queiruga zinegotziak, hiru traineruetako patroiekin lagunduta, sua piztu zuten.

Sugar horrekin udari ongietorria eman zioten hondarribiarrek.



Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.