Futboleko legendak, Tximist Cup bukatzeko
Realeko, Athleticeko eta AFEko jokalari historikoak bihar elkartuko dira Hondarribian, Tximist Cup ixteko hiruko txapelketan.
Joan den asteburuan egin zituzten Tximist Cup emakumeen futbol lehiaketaren zortzigarren ekitaldiko 13 eta 17 urtez azpikoen taldeen partidak. Giro ederrean eta lehia bizian joan ziren denak. Asteburu honetan, bihar (larunbata) zehazki, ginga jarriko diote txapelketari: garai batean izar izandakoek, legendek, hiru aldeko txapelketa jokatuko dute Hondartza futbol zelaian. Taldeen hirukia honako taldeek osatuko dute: Real Sociedad, Athletic Club, eta AFE Espainiako Futbolarien Elkartearen taldeak. Emakumeen futbolean bide urratzaile izan diren izen ezagun asko bilduko dituzte hiru taldeek. Tximist Cup Legends izena jarri diote triangularrari.
10:30ean hasiko dira partidak, euskal derbiarekin: Reala Vs. Athletic. Ondoren, Bilboko taldeak AFErenarekin neurtuko ditu indarrak (11:30), eta azken partida Realaren eta AFEren artekoa izango da (12:30). 13:15ean egingo dute sarien banaketa, eta 14:00etan Klink elkartera joango dira han elkartasun bazkaria egingo baitute.
Honakoak dira hiru taldeetako partaideak. Gara batean izar izandakoak, sasoian direnak oraindik ere.
Real Sociedad
Ainara Manterola, Aintzane Encinas, Anne Mugarza, Ane Ormazabal, Eguzkiñe Peña, Eli Enciso (Txiki), Eli Sarasola, Laura Gomez, Larraitz Lucas, Maialen Zelaia, Nagore Lizardi, Nerea Gabirondo, Olatz Hoyos, Idoia Agirre (Idow), Itziar Gastearena, Maite Lizaso, Marina Agoues, Naiara Elgorriaga, Leire Landa, Sonia Lopez eta Uxue Garmendia. Entrenatzailea: Gurutze del Ama. Fisioa: Amaia Unzu.
Athletic Cub
Tzibi Juaristi, Julene Guarrotxena, Iragarne Piñeiro, Karmele Lopez, Eli Ibarra, Irantzu Castrillo, Itziar Gurrutxaga, Edurne Marañon, Irune Murua, Sandra Garcia, Jessica Gomez, Nerea Uriagereka, Vanesa Rodríguez, Ainoa Antruejo, Gurutze Fernandez, Arrate Orueta eta Garazi Unibaso. Entrenatzailea: Tzibi Juaristi.
AFE taldea
Lucia Muñoz, Ana Valles, Leticia Mendez, Ana Maria Catala, Vanesa Gimbert, Alexandra Lopez, Amparo Gutierrez, Olivia Oprea, Keka Vega, Silvia Meseguer, Pilar Garcíia, Cristina Pizarro (Chini), Saray García, Emma Marques, Auxi Jiménez, Erika Vazquez, Mari Paz Vilas, Jenifer Morilla eta Jade Boho. Entrenatzailea: Irene Ferreras. Fisioa: Blanca Crespo.