Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Herri bazkariaren betekada, goxoa eta errespetuz betea

Irungo gazteen hitzordu nagusia izango da biharkoa. Egun osoko egitaraua dute aurretik 1.117 gaztek. Aurten errespetuzko jarrera izango da plater guztien osagai nagusia.

Iaz Kodrilen Egunean 1.700 lagun elkartu ziren.
Alaine Aranburu Etxegoien
Irun
2024/06/21

Zailtasunak zailtasun, bihar, hilak 22, egingo da Irungo Koadrila Eguna, edota herri bazkaria gisara ere ezaguna dena. Guztira 1.117 gazte elkartuko dira Ficobako pabiloi bakarrean, iaz baino 583 gutxiago. Arrazoi ekonomikoengatik pabiloi bakarrean bilduko dira aurten. Beste urte batez eguna egi bihurtzeko ezinbestekoa izan da Betti Gottiren eta Antxeta Irratiaren elkarlana. Baita Irungo Udalaren diru laguntza ere. Dena den, iaz, diru laguntzaren poltsa %16 jaitsi zuen udalak, eta 2024an ez die inolako diru laguntzarik eman. Erabaki horren ondorioz, Betti Gottik ezin izan du urtean zeharreko bestelako jarduerarik egin, eta udalarekin harremanetan badaude ere,  «arduratuta» daudela baietsi dute, ez baitute «argibiderik» ikusten. 

Herri bazkariaren garraztasuna presente izan behar dela esan du Yera Laka Betti Gottiko kideak. «Koadrila Eguna egun garrantzitsua da Irungo gazteentzako». Etorkizuneko Koadrila Eguna denen artean antolatzea errazagoa izan dadin, gazteak boluntario gisa parte hartzera dei egin du Lakak. Era berean, bada jarduerari gatza jarri eta dastagarriagoa egin duenik: Antxeta Irratia. Izan ere, kamiseta lehiaketa itzultzea ahalbidetu dute, horretarako ekarpen ekonomikoa eginaz. 

Lehiaketa 2008an sortu zuten, eta 2016an utzi zioten antolatzeari diru arazoengatik. Ez zuten sariak ordaintzeko dirurik, baina, hala ere, kuadrillek taldeko kamisetak egiten segitu izan dute urteetan, saririk jaso ez arren. Bada, aurten indar horri eutsiko diote, eta kuadrilletako artistenek haien irudimena erakutsi beharko dute. Lakak baieztatu du lehiaketaren itzulerak erantzun «ona» jaso duela, eta «jendea animatu» dela. Kamiseten diseinuan lagungarri izateko iragarri dute aurtengo zapien kolorea morea izango dela. 

Errespetua, plater nagusia

Betti Gottik puntu morea bermatuko du Ficoban, 17:00etatik 20:00etara. Gune horretan emakumeen aurkako indarkeriaren inguruko sentsibilizazio kanpaina egingo da, eta indarkeria matxistaren biktimek behar duten laguntza jasotzeko puntua ere izango da. Halaber, leku batetik bestera joateko laguntza behar izanez gero, boluntarioak laguntzeko prest izango dira. Horretarako izena eman behar da. Bestalde, alkoholaren gehiegizko kontsumoa prebenitzeko postutxo bat ere egongo da, eta alkohol probak egiteko aukera eskainiko da bertan.

Errespetua bermatzeko ere lanean aritu dira aurten. Izan ere, iaz, janari borroka bat hasi zen pabiloietako batean, eta bertan zeuden langileek ezin izan zuten lan egin. Ondorioz, postrea banatu baino lehen aterarazi zituzten 18 eta 22 urte artekoak, eta ezin izan zuten festara itzuli. Beraz, aurten ezinbestekoa izango da «errespetuz» eta «lasaitasunez» jokatzea. Lakak aurreratu du «jarrera desegokiak» badaude, antolakuntzak neurriak hartuko dituela. Bertaratuko direnek bazkarirako arauak jaso dituzte. Arauen oinarrian, «lasaitasuna» eta «errespetua» daudela laburbildu du Lakak. Gainera, bazkarira joan ez, baina ondorengo dantzaldira joateko asmoa duenak ere bete beharko ditu. Aurtengo dantzaldirako sarrera ez da doakoa izango, 2 euro ordaindu beharko dira. 

Koadrila Egunaren gaineko informazio guztia bettigotti.eus orrialdean eta haien sare sozialetan topa daiteke. San Martzial jaiak piztera doaz, eta gazteena izango da lehen txinparta.

Egitaraua

URDANIBIA PLAZAN

• 09:00etan, kuadrillen gosaria.

• 09:30ean, goitibeheraren zozketa.

• 10:00etan Irun Hiria III. Sari Nagusia goitibehera lehiaketa.

• Ondoren, kuadrillen kamiseten lehiaketaren sariketa.

• 12:00etan, Peña Poteo txaranga eta trikitilariak.

• 13:15ean, kalejira Ficobarantz.

FICOBAN

• 14:15ean, bazkaria eta globotxupinazoa.

• 16:00etan, Ficobako ateak irekiko dira. 2 euro.

• 16:00etan, DJ Balber.

• 17:00etan, Burrunba elektrotxaranga.

• 19:00etan, DJ Balber.

• 20:30ean, itzulera Irunera Matraka elektrotxarangarekin.

• Ondoren, askaria.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.