Asisko Urmenetak 'Gora Euskal Herrientsak' liburua aurkeztuko du
Solasaldi ilustratu bidez aurkeztuko du liburua, liburuaren izaerari jarraipena emanez. Ostiral honetan izango da aurkezpena, Kultur Etxean, 19:00etatik aurrera.

Asisko Urmenetak Gora Euskal Herrientsak liburua kaleratu berri du. Herriz herri dabil hura aurkezten eta Hondarribian ere geldialdia egingo du. Ostiral honetan izango da aurkezpena, 19:00etan, Kultur Etxean.
Asisko Urmenetak 1860. hamarkadatik 1910. hamarkadarainoko euskal irakasle eta emakume abertzale esanguratsuenen historia bildu du. Bost emakumeren biografiak dira zehazki Urmenetak jaso dituenak: Kapitolina Buztitzerena (Uxue 1867), Malena Jauregiberrirena (Aloze 1884), Jule Fernandezena (Iruñea 1898, Katalina Alastuegirena (Iruñea 1899), eta Elbira Zipitriarena (Donostia 1906).
Solasaldi ilustratua izango da, liburuaren izaerari jarraipena emanez. Hona hemen aurrerapen bat.