Kontzientzia argiz beteko da Irungo udaletxeko fatxada
Hilaren 19an, 21ean eta 22an argiztatuko da kontzientzian eragiteko. Hurrenez hurren, Errefuxiatuen Munduko Eguna, Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren Eguna eta Draveten Sindromearen Nazioarteko Eguna izango dituzte presente.
Hiru egunez udaletxeko fatxada argiztatuko dutela jakinarazi du gaur Irungo Udalak. Lehen eguna biharkoa izango da (hilak 19) eta Errefuxiatuen Eguna medio urdinez argituko dute udaletxea. Ondoren, hilaren 21ean, ostirala, Alboko Esklerosi Amiotrofikkoaren Munduko Eguna presente, fatxada orlegiz tindatuko da. Azkenik, hilaren 22an, larunbata, morez argituko da Draveten Sindromearen Nazioarteko Egunagatik. Kasu guztietan, 21:52an piztuko dira, eta 00:00etan itzali.
Hilak 19, asteazkena
Errefuxiatuen Munduko Eguna da aste honetako larunbata, eta Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandataritzaren eskariz piztuko du Irungo Udalak fatxada. Mundu osoko hainbat hirik egingo dute elkartasun keinu hori, milioika errefuxiaturen asilo eskatzaileren eta barne desplazaturen egoerari ikusgaitasuna ematen laguntzeko eta behin zailtasunak gaindituta harrera egiten dieten herrialdeetan beste bizitza bat hasten dutenak omentzeko.
Hilak 21, ostirala
Hilaren 21a Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren Munduko Eguna da, eta, hori dela eta, udaletxeko fatxada berdez argiztatuko dute. Esklerosi Amiotrofikoaren Elkartean Gipuzkoako ordezkariak egin du eskaria. Helburua, gaixotasun honen gaineko kontzientzian eragitea da. Gaixotasun hau neurodegeneratiboa da, eta ezaugarri du pixkanaka giharren mugimendua kontrolatzen duten neuronak galtzea.
Hilak 22, larunbata
Draveten Sindromearen Nazioarteko eguna da hilaren 22a eta udaletxeko fatxada morez argiztatuko da, Draveten Sindromearen Fundazioak hala eskatuta. Argiztapen honen helburua gaixotasun honi buruzko kontzientzia handitzea da ere. Draveten sindromeari haurtzaroko epilepsia miokloniko larri ere esaten zaio,e ta epilepsia mota arraro eta katastrofiko bat da, tratamendurik ez duena eta bizitzako lehenengo urtean sortzen da.