2024/6/18

Oarso Bidasoko ikastetxeek bat egingo dute Gure Haurrak Ere Badira ekimenarekin

Hilaren 20an, osteguna, ikastetxeei dei egin diete bertako komunitateko argazkia ateratzera. Palestinari elkartasuna adierazteko keinu bat izango da.

Kontzientzia argiz beteko da Irungo udaletxeko fatxada

Hilaren 19an, 21ean eta 22an argiztatuko da kontzientzian eragiteko. Hurrenez hurren, Errefuxiatuen Munduko Eguna, Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren Eguna eta Draveten Sindromearen Nazioarteko Eguna izango dituzte presente.

Miguel Angel Paezek uko egingo dio zinegotzi aktari

Hilaren 21ean egingo den ezohiko osoko bilkuran egingo dio uko zinegotzi karguari. 30 urte baino gehiago egon da sozialista Irungo Udalean.

Ontziak aldatu eta hondakinen bilketako bi kamioi berri erosi dituzte

Aldaketak hondakinen bilketa hobetzeko helburuarekin egin ditu Txingudiko Zerbitzuak. Sakabanatutako etxeentzat irlatxoak jarri dituzte.

75 urteko gizon bat hil da Lapitzen, traktoretik erorita

Ezbeharra hilaren 17an izan zen eta Ertzaintza ikertzen ari da istripuaren nondik norakoak.

Irungo Milia Solidarioko dirua eman diote Minbiziaren Aurkako Gipuzkoako Elkarteari

600 euro bildu ziren orotara. Antolatzaileek eskerrak eman diete dohaintza egin zuten parte hartzaile guztiei.

Higer Beer-en garagardo berria aurkeztuko dute hilaren 20an

Branka tabernaren denboraldiko azken pintxo-potean egingo dute aurkezpena, 19:00etatik aurrera.

Irun eta Hondarribia drone bidez grabatu ditu Bidasoa Bizirikek

Hiru bideo dira eta bi hirien aberastasun naturala eta kulturala nabarmendu nahi izan dituzte. Sare sozialetan eta hainbat ekitaldi turistikoetan zabalduko dituzte.

Gizon bat atxilotu dute osasun publikoaren aurkako delituagatik

33 urteko gizona da atxilotutakoa. Autoan 100 gramo anfetamina, doitasun balantza bat eta 90 euro zeramatzan. Gainera, positibo eman zuen listu testean.

Biteriko haur parkea, berritze lanetan

Gaur goizean hasi dituzte zorua berritzeko lanak. Ondoren, parkeko egitura osoa aldatuko dute.

Bikain aritu dira Washikeneko kirolariak Gipuzkoako zein Euskadiko Txapelketan

Asteburu honetan jokatu dira Gipuzkoako eta Euskadiko Kenpo federatuko txapelketak. Hondarribiko Washiken klubeko kirolariek podiumeko postuak eskuratu dituzte.

Gehiago