Higer Beer-en garagardo berria aurkeztuko dute hilaren 20an
Branka tabernaren denboraldiko azken pintxo-potean egingo dute aurkezpena, 19:00etatik aurrera.
Hilaren 20a egun berezia izango da. Branka Tabernan denboraldiko azken pintxo-potea egingo dute, eta aukera probestuz, Higer Beer-eko kideek beren garagardo berria aurkeztuko dute.
Atala Brewingekin batera egindako kolaborazio “frexkoa” da Txol garagardoa, Hazy Ipa eta 6,2° -ko alkohola duena. Hazi Ipa motakoak hartzidura handiko garagardoak dira, lupulu asko dutenak eta aromatikoak.
Higer Beer-etik aurkezpenera hurbiltzeko eta garagardo berria probatzeko deia luzatu dute. Aurkezpena 19:00etan izango da.