Bikain aritu dira Washikeneko kirolariak Gipuzkoako zein Euskadiko Txapelketan
Asteburu honetan jokatu dira Gipuzkoako eta Euskadiko Kenpo federatuko txapelketak. Hondarribiko Washiken klubeko kirolariek podiumeko postuak eskuratu dituzte.
Goizeko 09:30ean abiatu zen Gipuzkoako eta Euskadiko Kenpo federatuko txapelketa. Washiken klubeko zazpik kirolarik parte hartu zuten eta honako hauek dira emaitza nabarmenenak (Gipuzkorako zein Euskadirako balio zuten emaitzek):
Julen Lekuonak, Asier Kuendek eta Maiana Lekuonak, garaipena eskuratu zuten borroka modalitatean, eta katan, hirugarrenak izan ziren. Einar Hernandezek, berriz, borrokan brontzezko domina zintzilikatu zuen.
Théo Matthew-ek eta Mare Gonzalez-ek podiumik lortu ez bazuten ere “lan bikaina” egin zutela azaldu dute klubetik. Haien lehen txapelketan ederki aritu ziren.