Sladowski eta Barreto bidasoarrek selekzioaren deia jaso dute
Poloniarra hilaren 16tik uztailaren 1era ariko da selekzioarekin, eta irundarrak bi norgehiagoka jokatuko ditu Frantziaren aurka, uztaileko lehen astean.
Nazioartean hainbat norgehiagoka jokatzeko eskubaloi selekzioek egin dituzten azken deialdietan, Bidasoa Iruneko bi jokalarik jaso dute selekzioaren deia. Horiek, batetik, Jakub Sladowski poloniarra eta, bestetik, Unai Barreto irundarra dira. Lehena haren herrialdeko 20 urtez azpiko taldearekin ariko da, eta Espainiako promesen selekzioarekin bigarrena.
Poloniarrak ekainaren 16an elkartu eta uztailaren 1era arte luzatuko dute kontzentrazioa. Artean, txapelketa bat lehiatuko dute hilaren 27tik aurrera, eta Serbia, Errumania naiz Ipar Mazedoniaren aurka ariko dira. Barreto, bestela, Nimesen (Frantzia) elkartuko da kontzentrazioarekin, uztailaren 1ean. 2008-2009 belaunaldiko gazteek bi partida lehiatuko dituzten Frantziaren aurka, hilaren 5 eta 6an. Uztailaren 7an amaituko da egonaldia.