Herri Batzarra deitu du Abotsanitzek astearterako
Hiri Antolamendurako Plan Orokorraz edota kreditu aldaketaz jardungo dira, besteak beste. Kultur Etxeko 103 gelan izango da bilkura, 19:00etan hasita.
Astearterako (hilak 18) deitu du Abotsanitzek Herri Batzarra. Kultur Etxeko 103 gelan izango da bilkura, 19:00etan hasita. Bertan, hurrengo gaiak izango dituzte hizpide: Hiri Antolamendurako Plan Orokorra, kreditu aldaketak eta kiroldegiaren kudeaketa. Batzarraren amaieran tarte bat zabalduko dute bertaratutakoen galderak erantzuteko.