Pirinioez gaindiko Gizarte Solidarioak Hondarribitik Kataluniara egingo du bidea
Atzo goizean udaletxeko areto nagusian harrera egin zien Igor Enparan alkateak eta zenbait zinegotzirekin batera.
Pirinioez gaindiko Gizarte Solidarioak Hondarribitik Kataluniara egingo du bidea hamaikagarrenez. Egitasmoak gizarte bazterketa jasateko arriskuan dauden gazteen integrazioa bultzatzea eta gizartea inplikatzea eta sentsibilizatzea du helburu.
Aurtengo edizioan 200 gaztek parte hartuko dute, eta 80 hezitzaile eta gizarte erakundeetako boluntariori esker Kataluniako Creus lurmuturrera helduko dira. Ibilaldia uztailaren 11n amaitzea aurreikusi dute.
Atzo goizean, Igor Enparan alkateak, Lupe Queiruga, Juan Luis Silanes, Josu Peña eta Estitxu Urtizberea zinegotzirekin batera, harrera egin zieten eta gazte horiei etorkizuneko proiektuak bete ditzatela desiratu zieten.