Jaietako trafiko mozketen berri eman dute
Trafiko mozketen, aparkalekuen edota TAO zerbitzuaren gaineko informazioa eman dute.
San Pedro eta San Martzial jaietarako trafiko aldaketak iragarri ditu gaur udalak eta bihar hasiko dira horietako batzuk. Esate baterako, bihar, 19:00etatik aurrera, Alde Zaharreko sarbideak itxiita egongo dira eguneko jarduerak bukatu arte.
Alde Zaharrarekin segituta, hilaren 15ean, 21ean, 22an, 23an, 25an, 26an, 27an, 28an eta 29an ere itxita egongo da. Alde Zaharrean bizi direnak Jesus karrikatik sartzeko aukera izango dute, eta Arbelaitz kalera sartzeko, Jesus eta Sarjia kaletik egin beharko da. Ordutegia kontsultatzeko udalaren orrialdera jo behar da.
Kolon ibilbidea, berriz, Gipuzkoako hiribidetik Eskoleta karrikaraino egongo da itxita hilaren 15ean, 22an, 23an, 28an, 29an eta 30ean. Egun bakoitzeko ordutegiak, Irungo Udalaren orrialdean.
Egunero egingo diren mozketak ere izanen dira. Hilaren 22an, San Martzial mendira joateko bidea, Iparralde hiribiderako sarbidea, GI-536 errepiderako. Hilaren 30ean, alardearen egiten den egunean, San Martzial mendirako bidea itxita egongo da eta aparkatzea debekatuta. Azkenik, uztailaren 1ean, Donostia, Lepanto eta Esteban Indart kaleak Blas de Lezotik eta Letxunborrotik, Zubimuxu eta Gibenaka biribilguneen artean itxita egongo da.
Aparkatzeko debekuak ere egongo dira: Korrokoitz kalean, bihar eta 21ean. San Martzial kalean, hilaren 21etik uztailaren 1era; Prudencia Arbide kalean hilaren 14ko 09:00etatik ekainaren 15era arte; Zabaltza plazan, egunero hilaren 21etik uztailaren 1era; eta Istillaga plazan, hilaren 24tik 27ra.
Aparkaleku extrak ere jarriko dira, urtero lez, Dunboa, Eguzkitza, Bidasoaldea eta Lekaenean ikastetxeetan. Kasu guztietan hilaren 22tik uztailaren 1era egongo dira erabilgarri, Lekaenearen kasuan izan ezik, hilaren 27tik uztailaren 2ra egongo baita zabalik autoentzat.
TAO gabeko egunak ere iragarri dituzte 7., 10. eta 11. guneetan, hau da, Behobiako eta Santiagoko gune komertzialetan. Egun horiek hilaren 29a eta 30a dira. San Pedro egunean, 15:00etatik aitzina, eta San Martzial egunean egun osoan zehar.
Gainerako guneetan, berriz, egun osoz ez da TAOrik egongo ekainaren 28an (arratsaldez), ekainaren 29an, ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean.