Gipuzkoako eta Euskadiko Kenpo federatuko txapelketak, igandean
Hondarribiko Jostaldi Pilotalekua arte martzial japoniarren etxea bihurtuko da igandean. Goizeko 09:30etatik aurrera Washiken klubeko 7 jokalari lehiatuko dira.
Igande honetan (hilak 16) Hondarribiko Jostaldi pilotalekuak Gipuzkoako eta Euskadiko Kenpo federatuko txapelketak jasoko ditu. Kenpo japoniar jatorria duen arte martziala da.
09:30ean hasiko da lehia. Washiken klubeko zazpik kirolarik parte hartuko dute txapelak eskuratzeko lehian eta elkarteko bi kide arbitro lanetan arituko dira. Bidasoko elkarteko kirolarientzat denboraldiko azken hitzordua izango da.