Astebururako hitzordu bikoitza antolatu du Emeki elkarteak
Bihar Ana Egiazabalek 'Ximona, vuelta y vuelta' bakarrizketa eskainiko du eta larunbatean, emakumeen larruzko pala partida jokatuko dute.
Bihar, (ostirala) Ana Egiazabalek Ximona, vuelta y vuelta bakarrizketa eskainiko du elkartearen egoitzan, 19:00etan. «Ximona andre berezia da, eta haren bizitzako gorabeherak zabalduko ditu», zehaztu dute. Bihar, berriz, emakumeen larruzko pala partida jokatuko dute Jostaldin, 13:00etan hasita. Amaia Irazustabarrenak eta Maider Huizik, Leire Galdosen eta Garazi Eizmendiren kontra jokatuko dute.