Artiako Lagunak Auzo Elkarteak alegazioak aurkeztu dizkio Hiri Espazio Publikoaren Garapenerako Ordenantzari
Bi alegazio dira. Batetik, zuhaitzen inbentarioa publikoa egitea eskatu dute. Bestetik, lorategi, zuhaitz eta landaretzara biratutako diru funtsak erabiltzeko konpromisoa eskatu.
Irungo Udalaren Hiri Espazio Publikoaren Garapenerako Ordenantza Iraunkorrean txertatzeko asmoz, bi alegazio erregistratu ditu Artiako Lagunak Auzo Elkarteak. Alegazio hauekin ordenantzaren aplikazioa hobetzea dute helburu, baita iraunkortasu eta gardentasun helburua betetzea bermatzea ere.
Lehenbiziko alegazioarekin zuzenketa bat proposatu dute Hala, kontratatutako enpresek konpromisoa betetzen ez badute, lorategiak, zuhaitzak eta landaretza anitzetarako diru funtsak behar bezala erabiltzea bermatzea nahi dute. Proposatu duten neurriaren helburua hiri zuhaiztiko estalkiaren eta espazio berdearen hazkundea behar bezala burutzea da, nahiz eta enpresek haien konpromisoa betetzen ez badute ere.
Bigarren alegazioarekin eskatu dute Hiri Zuhaitzen Inbentarioa herritarren eskura egotea. Horretarako, Informazio Geografikoko Sistemaren (SIG) aplikazioa erabiltzea galdegin dute. Era horretan, herritarrei zuhaiztiko informazioa modu interaktibo eta garden batean kontsultatzeko aukera emango dela eta parte hartzea eta ingurumenaren ezagutza handituko dela diote.
Alegazio hauek udal gobernantza “indartzeko eta hiri garapen iraunkor eta gardena sustatzeko” balioko dutela azpimarratu du Artiako Lagunak elkarteak: “Proposamen hauek ordenantzaren aplikazioa hobetuko dutela sinesten dugu, iraunkortasun helburuak betetzea bermatuz eta udalaren eta komunitatearen arteko gardentasun eta lankidetza handiagoa sustatuz”. Azkenik, “irundar guztien onurarako” izango direla neurriak ziurtatu dute.